Giza eskubideak

Oleg Sentsov Ukrainako zinema zuzendariak irabazi du Sakharov saria

Sentsovi hogei urteko kartzela zigorra ezarri zion Errusiak 2015ean, Krimean ustez ekintza armatuak sustatzeagatik.

jarraia158503.jpg
Kristina Berasain Tristan.
2018ko urriaren 25a
12:59
Entzun

Europako Legebiltzarrak Giza Eskubideen eta Askatasunen Shakarov saria eman dio Oleg Sentsvi. Zuzendari ukrainarra Errusiak Krimean atxilotutako ukrainarren sinbolo bihurtu da. Moskuk 70 lagun atxilotu ditu han, ustez ekintza terroristak sustatzeagatik. Sentsovi hogei urteko kartzela zigorra ezarri zioten 2015ean, "izaera terroristako ekintzengatik". Zuzendariak gose greba bat egin zuen maiatzean, bere egoera salatzeko. Amnesty Internationalek sostengua adierazi dio ekintzaileari, haren kontrako epaiketa injustua izan zela argudiatuz. Epaiketa militarra izan zen. Krimea, Ukrainatik bereizi, eta Errusian sartu zen 2014ko martxoan; gaur egun, Errusiako barruti federaletako bat da.

2018ko Shakarov saria jasotzeko beste bi hautagai zeuden; Mediterraneoan errefuxiatuak erreskatatzen dituzten gobernuz kanpoko hainbat erakunde, eta Nasser Zafzafi Rifeko ekintzailea.

Saria Andrei Sakharoven izena darama, aitorpena jaso zuen lehen ekintzailearena. Sakharov (1921-1989) SESB Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko disidentea izan zen, eta haren omenez sortu zuten saria. Memorial giza eskubideen erakundea sortu zuen 1989an, eta, 1975ean, Bakearen Nobel saria eman zioten. Fisikari nuklearra zen.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.