Hain justu, aste honetan bertan Hegoaldeko Petrolio Konpainiaren egoitza erasotu dute erreboltari xiitek Basoran; bulegoak arpilatu zituzten eta biltegiei su eman zieten.
Bitartean, Najaf xiiten hiri santuan, Moktada Al Sadren aldeko milizien esku segitzen du Ali Imamaren meskitak. BBC-ko berriemailearen arabera, mila bat erreboltari daude santutegi barruan gotortuta, eta kanpoaldean hainbat miliziano ikusten dira, armatuta, meskita zaintzen. Inguru guztian AEBetako Armadak hesia ezarrita dauka, baina gaurkoa nahiko egun lasaia izaten ari da.
Irakeko beste gune batzuetan, ordea, erasoak eta oldarraldiak izan dira AEBek gidatzen duten Koalizioko indarren aurka.Hillan, Irak hegoaldan, Poloniako soldadu bat hil dute eta beste sei zauritu dituzte; Bagdad hiriburuan AEBetako Armadako soldadu bat hil dute eta beste bi zauritu dituzte; azkenik, Fallujan —eremu sunitan— hainbat marine estatubatuar hil dituzte.
Irak
Oliobide zati bat zartarazi dute miliziano xiitek Basoratik hurbil
Rumeilako putzuetatik Faw penintsulako biltegietara petrolioa eramateko oliobidearen zati bat zartarazi dute gaur miliziano xiitek, Irak hegoaldean, Basoratik hurbil. Nolanahi ere, duela egun batzutatik oliobidea ez zebilen martxanmiliziano xiiten erasoen beldurragatik, Irak osoko oliobideak eta petrolio konpainiak erasotzeko mehatxua egin baitute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu