Gaur goizean Shaul Mofaz Defentsa ministroak eta Silvan Shalom Atzerri ministroak adierazpen kontraesangarriak egin ditutze Jerusalem ekialdeko palestinarrek botoa emateko aukera izango duten ala ez argitzeko unean. Mofaz Defentsa ministroak bozkatzeko aukera izango dutela esan ostean, Shalom Atzerri ministroak aurkakoa adierazi du.
Hasiera batean Israelek Jerusalemgo palestinarrei bozkatzera joateko baimena ukatzeko mahatxua egin zuen. Horrela izanez gero, Mahmud Abbas PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak Legebiltzarrerako hauteskundeak bertan behera utziko zituela ohartarazi zuen. Atzo ordea, AEBek Jerusalemgo palestinarrek botoa eman ahal izango zutela ziurtatu ziotela azaldu zuen Abbasek eta, beraz,hauteskundeak aurreikusitako egunean egingo dituztela ziurtatu zuen.
ekialde hurbila
Olmert: "Eki Jerusalemgo palestinarrek bozkatu ahal izango dute baina Hamasek ezingo du hautagairik aurkeztu"
"Jerusalem ekialdeko palestinarrek urtarrilaren 25ean egingo diren Legebiltzarrerako hauteskundeetan parte-hartu ahal izango dute", adierazi du Ehmud Olmert Israelgo jarduneko lehen ministroak, Condoleezza Rice AEB Ameriketako Estatu Batuetako Estatu idazkariarekin hitz egin ostean. Olmertek azaldu duenez, baina, Hamas Erresistentzia Islamikorako Mugimenduko hautagaiek ezin izango dute euren hautagaitza aurkeztu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu