Ehud Olmert Israelgo Gobernuko lehen ministroak gaur jakinarazi du ez duela dimisioa emango ustezko ustelkeriagatik eta, halaber, ez dituela hauteskundeak deituko. "Errugabea" delakoan, bere alderdiari "pazientzia" izateko eskatu dio. Morris Talansky estatubatuar enpresariak adierazi berri du 150.000 dolar eman zizkiola hari. "Hori dena gezurra dela frogatuko dut", esan du Olmertek.
Atzo Ehud Barak Israelgo Gobernuko Defentsa ministroak kargua uzteko eskatu zion lehen ministroari,. "Ez dut uste lehen ministroak bere lana egin dezakeenik akusazio horiekin", esan zuen Barakek. "Ez dit axola nola uzten duen: dimisioa, lan uztea, oporrak... Baina utzi beharra du, gai garrantzitsuak ditugulako: Siriako eta Palestinako bake prozesuak, Hamasen kontrako borroka, Iranen mehatxua...".
Baraken alderdia da Olmertenaren bazkide nagusia gobernuan.
Israelgo Poliziak joan den hilaren 24an bigarren aldiz galdekatu zuen Olmert.
Mundua
Olmertek dio ez duela dimisioa emango
Ustelkeria leporatzen diote Israelgo lehen ministroari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu