KATALUNIA

Omnium Culturaleko presidente izaten jarraituko du Cuixartek

Elkarte subiranistaren militanteek aho batez aukeratu dute gaur. Kartzelatik adierazi du estatuari "etengabe" egin behar zaiola "elkarrizketarako" gonbita.

Mauri Omnium Culturaleko presidenteordea, atzean Cuixarten emaztea duela, gaur. TONI ALBIR/ EFE
Igor Susaeta.
2018ko ekainaren 16a
20:19
Entzun

Gaur goizean egin dute batzarra Bartzelonan, eta 3.000 pertsona batu dira Vall d'Hebron pabiloian. 28.183 botoetatik 28.151 jaso ditu Cuixartek. Marcel Mauri izango da aurrerantzean ere presidenteordea eta bozeramailea.

Prozesu subiranistaren harira matxinada egotzita, joan den urriaren 16tik dago espetxeratuta. Handik mezu bat bidali du, elkarrizketarako deia eginez, eta inori "uko egitea" eskatu gabe, hori "konfiantzarekin" egin behar dela nabarmenduta. Quim Torra Generalitateko presidenteak, Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak eta Ada Colau Bartzelonako alkateak, besteak beste, ekitaldian parte hartu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.