Europako estatuburu zein gobernuburuek mahai gainean duten Konstituzioaren zirriborroa iazko uztailaren 10ean onartu zuen Europako Konbentzioak. Ia 340 artikulu ditu eta ez dirudi onarpenak bide erraza egingo duenik. Hona puntu nagusiak:
- Sarrera: «Europa gizakien berdintasunean, askatasunean eta arrazoiaren errespetuan oinarritzen da. Europako herriek aintzinako zatiketak gainditzeko erabakia hartu dute, baita beren patu komuna eraikitzeko ere».
- Funtsezko eskubideak: Funtsezko eskubideak biltzen ditu testu bakarrean: zibilak, politikoak, ekonomikoak eta sozialak, egun EBn indarrean direnak. Besteak beste, Giza Eskubideen Europako Konbentzioan eta Europako Karta Sozialean oinarritzen da.
- Ikurrak: Europako bandera, Beethovenen Alaitasunari Ereserkia, Berezitasunean Batuta leloa, Maiatzaren 9a Europaren Eguna eta euroa moneta ofizial gisa.
- Europako kontseiluko presidentea: Bi urte eta erdirako izendatuko du Kontseiluak. Beste behin berritu ahal izango du agintaldia. Txandakako presidentetza sistema bukatuko da.
- Atzerri ministroa: Kontseiluak izendatuko du, Batzordeko presidentearekin bat. Egun Europako Segurtasun eta Kooperaziorako Erakundeko buruak egiten duen lana egingo du.
- Europako legebiltzarra: 626tik 732 diputatura igaroko da. EBk 28 kide dituenean estatu bakoitzak bere populazioaren arabera izango du ordezkapena, proportzionalki.
- Abiatzea: Konstituzioa abiatzeko 25 estatu kideek erreferendumean edo beren legebiltzarretan onartu beharko dute.
EUROPAKO BATASUNA
Onartua izateko, arantzaz beteriko bidea du lege nagusiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu