Onartuta eta abian da Nairobiko Adierazpena

2023ko irailaren 7a
00:00
Entzun
Afrikako hogei herrialdetako estatuburuak, eta nazioarteko erakundeetako eta munduko beste eskualde batzuetako liderrak Nairobin (Kenya) izan dira aste honetan, ACS Afrikako Klimaren Goi Bileran. Bada, batzar horren amaieran, Nairobiko Adierazpena deiturikoa onartu zuten, atzo.

Itun horren helburua da hainbat foro globaletarako Afrikako jarrera bateratu bat antolatzea, Afrikako liderrek COP28koen, Nazio Batuen Batzar Nagusien, G20ko kideen edo nazioarteko finantza erakundeen aurrean aurkeztu dezaketena. Halere, adierazpenak badu beste helburu handiago bat: herrialde aberatsek ekintza klimatikoetan «diru gehiago inbertitzea», hain justu.

Berez, herrialde aberatsek konpromisoa hartu dute garapen bidean diren estatuei urtero 93.000 milioi euro inguru emateko, horiek klima krisira egokitzen laguntzeko. Kenyako presidente William Rutok atzo baieztatu zuen dagoeneko hasi direla horretan. Jakinarazi zuenez, atzo, goi bilerako azken egunean, 23.000 milioi dolar bildu zituzten, Afrikako zein nazioarteko zenbait gobernuren, sektore pribatuetako hainbat entitateren, eta munduko banku eta GKE gobernuz kanpoko erakunde batzuen artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.