Valentziako Generalitateko tren konpainiak (FGV) bilera egin du gaur goizean eta El Pais egunkariak bere webgunean adierazten duenez akta horretan biltzen da trenak orduko 80 kilometroko abiadura zeramala istripua gertatu zen bihurgunean.
El Paisek aipatutako akta horren arabera, FGVren batzordeak ez du azalpenik aurkitzen trenak abiadura hori nola hartu zuen argitzeko. Hori dela-eta, uste dute "gidaria ondoezik sentitu zelako edo konorterik gabe geratu zelako ez zela erreakzionatzeko gai izan".
Ikerlarien ziurtatu dute, istripua trenaren abiadura handiak eragin zuela, orain argitzeko dago gidariari zer gertatu zitzaion.
Guztira 41 lagun hil dira atzoko istripuaren ondorioz. Horietatik 29 emakumeak eta gainerako 12ak gizonezkoak. Koleperik handiena Valentziatik hurbil dagoen Torrent herriko bizilagunek jaso dute, biktima gehienak bertakoak izan baitira.
Valentzian gutxienez 41 bidaiari hil dira metroko tren bat bidetik irtenda
Valentziako metroko ezbeharra
Onartutako halako biko abiaduran zihoan trena
Istripua izan zuen trena orduko 80 kilometroko abiaduran zihoan. Valentziako (Herrialde Katalanak) metroko kaxa beltzaren arabera onartutako abiaduraren bikoitza zeraman trenak bagoia bidetik atera zenean. Orotara 41 lagun hil eta 20 baino gehiago zauritu ziren. Hileta elizkizuna arratsaldeko zazpietan hasi da Valentziako katedralean. Txiki geratu da geratu da katedrala atzo hildako 41 lagunak agurtu eta senideei elkartasuna erakusteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu