ONDARE KULTURALA

Ondarea suntsitzeagatik Nazioarteko Zigor Auzitegiak zigor bat ezarri du lehenengo aldiz

Ahmad Al-mahdi Al-maqiri jihadistari bederatzi urteko kartzela zigorra ezarri diote Timbuktuko ondarean egindakoengatik. Gizateriaren ondare kultural ziren bederatzi mausoleo eta meskita bat hondatu zituen ekintzaileak Malin.

Ahmad Al-mahdi Al-maqiri jihadista, bere kontrako epaiketan. PATRICK POST
Berria
2016ko irailaren 27a
17:55
Entzun

Iragan abuztuaren 22an abiatu zen epaiketa, eta aurreneko saioan erruduntzat jo zuen bere burua Al-mahdik: "Nire kontrako akusazio guztiak zehatzak eta zuzenak dira. Nire ekintzek sortutako kalteez damu naiz. Nire familiari, herrialdeari eta, oro har. nazioarteko komunitateari egindakoa sentitzen dut". 

Al-mahdi Ansar al Din taldearen esanetara aritu zela ondorioztatu dute epaileek, eta horregatik eta barkamena eskatzeagatik hainbat aringarri ezarri dizkiote. Fatou Bensouda Nazioarteko Zigor Auzitegiko fiskalak historikotzat jo du saioa, aurreneko aldia baita ondare kulturalaren kontrako ekintza bat epaitzen eta zigortzen dela.  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.