Elkarrizketa

Ondotik 17.000 emakume

Miel Anjel Elustondo
2013ko abuztuaren 25a
10:02
Entzun

Diote munduko hilerririk handiena dela, izan denik esterminio lekurik handiena, genozidio antolatuaren adibide eta eredu. Alemaniak 1939an eraso zion Poloniari eta handik urtebetera ireki zuten Auschwitzeko kontzentrazio eremua, poloniar "arriskugarriak" kartzelatzeko. Tartean, intelektualak, erresistentziako kideak, politikariak, kultur eta gizarte eragileak eta, finean, iritzi publikoa zuzentzeko gaitasuna izan zezaketen pertsonak. 1940ko ekainaren 14an sartu zituzten bertara lehenengo presoak: 728 poloniar, gizon eta emakume, Tarnówkoak.

1941ean, Alemaniak herrialdeak azpiratu ahala, Auschwitzera bidaltzen hasi zen Europan batean eta bestean preso hartu zituenak.

1942ko martxoaren 26tik urte bereko abuztu arte, emakumeak hartu zituen Auschwitzeko kontzentrazio-eremuan 1etik 10era doazen blokeek. Horma handi batek bereizten zituen gizonezkoen eremutik. 17.000 emakume izan omen ziren bertan. Juduak eta ez-juduak, Alemaniatik hara eramanak, edo Alemaniak okupatuak zituen herrialdeetakoak. Martxotik abuztura bitarteko lau hilabete eskasetan, ehunka emakume hil zituzten gas-ganberan edo eremuan bizi zuten egoerak eraman zituen zulora: osasunbiderik ezak, izurrite azkarrak eta esklabotza aroko lanak. Agorrilean bizirik irauten zutenak, Auschwitz II — Birkenauko BI sailera eraman zituzten.

"Lehenengo, senar-emazteak banatzen zituzten: senarra alde batean, emaztea umearekin bestean. Hurrena, adinekoak: aitaita zimurtuak, amama ahulak. Gero, neba-arrebak. Zer etorriko zen inork ez zekien… Banatzen zituztenean, hiru talde osatu ohi ziren: batean, emakumeak umeekin; bestean, gizonezko gazteak; azkenik, adinekoak, bakan. Emakumeek eta umeek lanik samurrenak egin ohi zituzten. Gazte eta adinekoek, ohikoa. Sasoikoek, lanik gogorrena".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.