'Ongi etorri Palestinara' kanpainako 56 kidek atxilotuta jarraitzen zuten atzo

2012ko apirilaren 17a
00:00
Entzun
Israelek lurralde okupatuetara sartzea galarazi zien igandean Ongi etorri Palestinara kanpainako 79 ekintzaileri, eta horietatik 56 espetxe batean atxilo zeuzkatela jakinarazi zuen atzo Barne Ministerioko migrazio eledun Sabin Hadadek. Beste 23 kide nor bere herrialdera itzularazi zituztela erantsi zuten Israelgo agintariek, baina kanpainako arduradunek nabarmendu dute datu hori ezin izan dutela egiaztatu, eta igande eguerditik atxilotu askoren berririk ez dutela erantsi dute. Israelek palestinarrekin darabilen «apartheid politika» salatu eta elkartasuna adierazteko, ehunka ekintzaile saiatu ziren igandean lurralde okupatuetara sartzen. Askok helburua lortu zuten, baina, elkartasun adierazpena eragotzi nahian, kanpainarekin zerikusirik ez zuten hainbat bisitariri ere galarazi zien Israelek herrialdera sartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.