TSUNAMIA

Onik dago Indonesian surflari batzuen gidari lanak egiten ari zen hondarribitarra

Jose Manuel Ilunbe Etxebeste Surfingmentawai enpresarentzat ari zen lanean, 7,5 graduko lurrikarak eta ondorengo tsunamiak Indonesia astindu zituztenean. Dagoeneko 272 lagun hil dira.

2010eko urriaren 27a
17:18
Entzun
Indonesian surflari talde baten gidari lanetan ari zen euskal herritarra onik dago. Gida lanak eskaintzen dituen Surfingmentawai enpresak jakinarazi duenez, Jose Manuel Ilunbe Etxebeste hondarribitarra eta berarekin zeuden gainontzeko langile eta surflariak ondo daude, atzo Indonesia astindu duten lurrikara eta tsunamiaren ondoren. Illunbek Galiziako beste lankide batekin ari zen Espainia, Frantzia eta Uruguaiko surflari batzuentzat gidari laneatan.

"Guztiak ondo daude. Mentawairen hegoalderantz egin dute, han itsasoak sakonera handiagoa duelako eta seguruagoa delako", jakinarazi du Surfingmentawai enpresak. Efe albiste agentziak azaldu duenez, Facebook sare sozialaren bitartez eman dute Ilunbek eta besteek euren egoeraren berri.

Azken Albisteen arabera, dagoeneko 272 dira hildako lagunak Indonesian, eta 400dik gora desagertuak. Sumatra mendebaldia astindu zuen lurrikarak Richter eskalan 7,5 gradukoa izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.