Mundua

Ontzi bat hondoratu da Bangladeshen, 250 bidaiarirekin

Iturri ofizialen arabera, itsaslaster indartsuek eragin dute ezbeharra. Segurtasun indarrek ez dute zehaztu inor hil ote den.

2014ko abuztuaren 4a
12:19
Entzun

Mawa eta Kawrakandi arteko bidea egiten zuen ontzi bat ondoratu da Bangladeshen. Itsasontzian, gutxienez 250 lagun zihoazen, baina agintariek ez dute zehaztu biktimarik ote den.

Bangladeshen ohikoak dira halako ezbeharrak, batez ere Gangesen deltan. Gehienetan, ontzien egoera kaskarraren eta gehiegizko kargaren ondorioz gertatzen dira halakoak.

Iaz, esaterako, ehun lagun inguru hil ziren itota, ontzi bat hondoratuta. Hildako gehienak Bangladeshkoak ziren, baina baziren Myanmarko errefuxiatuak ere tartean. Duela bi urte, berriz, 142 lagun hil ziren, 180 pertsona inguru zeramatzan ontzi bat hondoratuta.


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.