Iaz Israel Gazatik erretiratu zenetik lurralde horretan egin duten operazio militar handiena da. Gainera, datozen orduetan erasoak areagotu egingo direla uste da.
Ekintzaile palestinarrek Israelgo Armadako soldadu gazte bat bahitu zuten igandean, eta aske uztearen truke Israelgo espetxeetan preso dauzkaten emakume eta adingabe palestinarrak libre lagatzeko exijitzen dute. Israelgo Gobernuak uko egin dio ekintzaileekin negoziatzeari, eta soldadua aske utzi ezean, Gazan sarraldi handia egingo dutela egin du mehatxu azken egunetan. Soldaduaren bila "etxez etxe" ibiltzeko prest zirela nabarmendu zuen Ehud Olmert Israelgo lehen ministroak.
Azkenean, bart goizaldean gauzatu dute mehatxua
Israelgo Gobernuak PAN Palestinako Aginte Nazionaleko Gobernuari egozten dio bahiketaren ardura. Izan ere, hauteskundeak irabazi eta agintea Hamasek hartu zuenetik oso tirabiratsuak dira Israelen eta PANen arteko harremanak. Gainera, Tel Aviveko Gobernuaren azken erabakiak oraindik eta gehiago honda ditzake: Jaled Mashal Hamaseko buruzagi erbesteratua hilketa selektiboen "jomuga zilegia" izendatu baitu.
Ekialde Hurbila
Operazio militar handia abiatu du Israelek Gazan
Mehatxu egin bezala, Israelgo Armadako lurreko tropak palestilnarren Gazako lurraldean sartu dira bart goizaldean, eta Aire Armadak ere zenbait gune bonbardatu ditu. Besteak beste, Gazako zentral elektriko bakarra bonbardatu dute eta Gazako biztanleen %60 argindarrik gabe daude. Gaza hegoaldeko hirietatik iparraldera joateko zubia suntsitu egin dute. Hamaseko buruzagi nagusietakoa den Jaled Mashal =i hilketa selektiboen=i "jomuga zilegia" dela erabaki du Israelgo Gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu