Joan den urteko azaroan, Pierre Gemajel Libanoko Turismo ministroa hil zuten atentatuan.Siriaren aurkako diputatua zen bera. Handik hilabete batzuetara, Salid Eido hil zuten beste atentatu batean, diputatu sunita eta Gobernuaren aldekoa. Bi diputatuok ordezkatzeko, Fuad Siniora lehen ministroak hauteskundeetara deitzea erabaki zuen, Emile Lahudpresidentearen gogoz kontra. Hain zuzen, presidentea aukeratzeko iraileko hauteskundeen atarian izateak garrantzia hartzen du. Pierre Gemajel diputatuaren ordezkoak sortu du jakin-min handiena, eta hori oposizioko kristauen esku geratu da.
Pierre Gemajelen ordezkoaMetn barrutian aukeratu dute, gotorleku kristauean, eta Canille Khouri izan da garailea. Khouri Michel Aoun jeneralaren aldeko hautagaia da, oposizioan dagoen talde parlamentario handiko burua, eta Aoun bera izango da irailean presidentetzarako hautagaia. Hamarkada askoan Siriaren kontrako jarrera erakutsi du, baina iaz erabat aldatu zuen jarrera, eta Hezbolako xiitekin aliatu zen.
Amil Gemajel presidente ohia izan da Khourirekin lehian galtzailea, Pierre Gemajelen aita. Martxoaren 14a taldeko liderra da bera, Siriaren kontrako jarrera erakusten duen koalizioarena. Mendebaldearen jarrera sustengatzen duen gobernuaren aldekoa eta kristauen ordezkaria.
Salid Eirodek hutsik utzitako eserlekua, berriz, Mohammad Al-Alim Itanik beteko du, Fuad Sinioraren gobernuaren aldekoa eta siriarren kontrakoa. Beste hautagaia eta galtzailea Ibrahim Hamabi izan da, Siriaren aldekoa.
EGOERA KONPLEXUA. Gobernuaren eta oposizioaren arteko indarrak antzekoak dira, eta bi taldeen arteko jorrerak, oso ezberdinak. Horrek gero eta egoera larriagoa ekarri du Libanon. Joan den azaroaz geroztik krisian dago Gobernua. Orduan oposizioko sei ministrok dimisioa eman zuten, horietako bost xiitak. Beto eskubidea izango zuen Gobernua exijitu zuten horiek. Gehiengoa horren kontra dago.
Indar handia duen oposizioak, ordea, legez kanpokotzat eta inkonstituzionaltzak du Sinioraren gobernua. Politikarien kontrako atentatuak «demokraziak» gaindituko dituela dio, berriz, Siniorak.
Oposizioak beste diputatu bat lortu du Libanon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu