Oposizioak boikota iragarri du Boli Kostako bozetan
ABIDJAN. Legebiltzarrerako bozak egingo dituzte gaur Boli Kostan, eta Laurent Gbagbo kanporatutako presidentearen alderdiak boikota egingo du. Alassane Ouattara presidentearen alderdiak irabaztea espero dute. Iaz presidentetzarako bozetan Gbagbok ez zuen Ouattararen garaipena onartu, eta krisi politikoa eragin zuen hark boterea utzi nahi ez izanak. 3.000 lagun hil zituzten liskarretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu