Siriako Kontseilu Nazionalak gaur jakinarazi du Bashar al Assad Siriako presidentea erregimenarentzako irteera negoziatzen ari dela Europako bi herrialderekin. Ahmed Ramadan Komunikazio arduradunak, ordea, ez du herrialde horiek zeintzuk diren esan.
Siriak aste honetan sinatu du Liga Arabiarrak indarkeria amaitzeko egin duen plana, baina oposizioak gaur bertan jakinarazi du 11 lagun hil direla eta argindar konpainia batek salatu du hainbat herrialdetako zortzi ingeniari bahitu dituztela.
Ramadanek gaineratu du Al Assadek agintea utzi eta Kontseilu Nazionalaren esku utzi beharko lukeela, eta erregimeneko kideak ere ordezkariak leudeken gobernu plurala osatzeko prest agertu da, beti ere horiek azken hilabeteetako errepresioan nahastuta ez badude.