Siriako oposizioak salatu du Baxar al-Assaden erregimenak «sarraskia» egin duela Hama eskualdeko Al-Qubeir hirian. Lehenik armadak hiria bonbardatu dutela diote, eta ondoren Xabihek —gobernuaren paramilitarrek— eraso egin dutela.
Siriako Iraultzaileen frontea sortu dute, berriz, oposizioko zenbait ekintzailek, eta herritarrei Baxar al-Assad presidentearen aurka borroka egiteko deia egin diete. Siriako Armada Askea ez bezala, zibilek osatzen dutela jakinarazi dute. Lehena armadako desertoreek osatzen dute batik bat. Turkian sortu dute talde berria. Bestalde, oposizioak salatu du armadak Latakian gutxienez 11 lagun hil zituela atzo. Libanoko mugan, berriz, Siriako soldaduek libanoar bat hil eta beste hiru zauritu zituztela diote.
Oposizioak dio Siriako Al-Qubeirren gobernuak «sarraskia» egin duela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu