Justizia eta Garapena Alderdiak (PJD) irabazi ditu Marokoko Legebiltzarrerako hauteskundeak. 395 eserlekuetatik 107 eskuratu ditu, eta gehienego osorik ez duenez, beste alderdi baten babesa beharko du gobernua osatzeko. 198 eserlekuk ematen dute Legebiltzarrean erabakiak hartzeko gehiengoa.
PJD alderdia islamista moderatua da. 1997tik du herritarren ordezkaritza Parlamentuan, eta 2002an hirugarren indar politiko bihurtu zen, oposizioko lehenengoa. 2007ko hauteskundeetan boto gehien jaso zituen alderdia izan zen, %10,9, baina Istiqlal Alderdiak boton %10,7rekin eserleku gehiago eskuratu eta hauteskundeak irabazi zituen.
2003ko Casablancako atentatuen ostean susmopean jarri zuten zenbait sektorek PJD baina horrek gogor gaitzetsi zuen indarkeria. Harrezkero bere diskurtsoa leundu egin du. Hori lagungarri izango du gehiengo osatzeko orain.
Istiqlal alderdi nazinoalistak 60 eserleku eskuratu ditu. Uztailean onartu zen Konstituzaren arabera, Mohamed VI.ak alderdi bozkatuenari eskatu behar dio orain gobernua osatzeko.