Protestak herrialde arabiarretan

Oposizioarekin negoziatzen hasiko dela iragarri du Yemengo Gobernuak

2011ko irailaren 29a
20:33
Entzun

Abd Rabbu Mansur Hadi Yemengo presidenteordeak jakinarazi duenez, Gobernua oposizioarekin negoziatzen hasiko da. Nazio Batuen Erakundearen Segurtasun Kontseiluko ordezkarien aurrean egin du iragarpena, eta Golkoko Kooperazio Kontseiluaren ekimena jarraituz negoziatuko du. "Pauso hori aurrera emango dugula ziurtatzeko alde guztiek egin beharko dute bere ekimena, eta armada eta tribuetako ekintzaileek hirietatik atera beharko dute, baita Sanatik ere", esan du Hadik.

Mohamed Qahtan oposizioaren bozeramaileak esan du Saleren alderdiak duela giltza, eta oposozioko koalizioaren liderrek konponbidea gertu egotea espero dutela. Golkoko herrialdeek maiatzean sinatu zuten ekimena, eta Ali Abdala Sale presidenteari eskatu zioten 30 egunen buruan boterea utzi eta eskumenak presidenteordearengan uzteko. Akordioa jarraituz, horrek oposizioa buru izango duen gobernu nazionala osatuko du, eta ondoren 60 egunen buruan hauteskundeak deituko dituzte. 

Salek irailaren 12an baimendu zuen Hadi ekimena sinatzera, eta oposizioarekin bildu ostean boterea banatzea espero da. Zortzi hilabete daramate protestatan Yemenen Saleren aurka. Presidentea ostiralean itzuli zen herrialdera, hiru hilabetez Saudi Arabian eraso batek eragin zizkion zauriak sendatu ostean. Saleren itzulerak protestak piztu ditu berriro, eta Taiz eskualdean, hegoaldean, ehundik gora dira hildakoak eta milatik gora zauritutakoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.