Pertsonaia. Joachim Gauck

Oposizioaren aukera

Amagoia Mujika Tolaretxipi.
2012ko otsailaren 21a
00:00
Entzun
Joachim Gauck independentea izango da Alemaniako presidentea, Christian Wulffek ustelkeria dela-eta dimisioa eman ondoren. Sozialdemokratek eta berdeek duela urte eta erdi proposatu zuten bera da. 72 urte ditu, eta apaiz luteranoa da, Alemaniako Errepublika Demokratikoan batasunaren alde aritutakoa. Hango Stasi Poliziaren artxiboaz arduratu zen hamar urtean. Orain, oposizioaren eta gobernuan koalizioan diren liberalen presioari esker, CDU Angela Merkelen alderdiak amore ematea lortu dute.

CDUk adierazi du «kontsentsuaren hautagaia» aukeratzeko helburua lortu dutela, baina oposizioaren arabera, koaliziokide liberalekin izan dituen krisien artean handiena da hau. Merkelek Wulffen alde egin zuen oposizioak Gaucken alde egin zuenean, 2010ean, eta negoziazio oso gogorrak izan ziren ordukoak. Liberalak Merkelekin haserre dabiltza aspaldian, eta oposizioarekin bat egitea erabaki dute hari presio egiteko, etorkizunean sozialdemokratekin edota ekologistekin egon daitezkeen negoziazioei begira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.