Oposizioko egunkari nagusia itxi dute Iranen
TEHERAN.Etemad-e melli Irango egunkaria itxi egin zuten atzo. Mehdi Karroubi oposizioko buruzagiaren ildoak jarraitzen ditu kazetak eta bozetan iruzurra izan zela salatzen dutenen ikur bihurtu da. Irango fiskal nagusiak, bestetik, baieztatu du Clotilde Reiss frantsesa 215.000 euroren bermepean aske geratu dela. Espioitzaz eta konspirazioaz akusatzen dute; baita bozen iruzurra salatzeko protestak sustatu izana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu