Etiopia

Oposizioko lider nagusia askatu du Etiopiako Gobernuak

Merera Gudinak urtebete baino gehiago egin du espetxean. Gobernuak urte hasieran adierazi zuen preso politikoak askatuko zituela.

Hailemariam Desalegn Etiopiako lehen ministroa. LINTAO ZHANG, GETTY IMAGES ASIA
Berria
2018ko urtarrilaren 17a
12:55
Entzun

Duela bi urte, gobernuaren aurkako protesta mugimendu zabala sortu zen, eta testuinguru horretan atxilotu zuten Merera Addis Abebako aireportuan, Europara eginiko bidaia batetik itzuli zenean. Iazko martxoan, "terrorismoa" leporatu zion fiskaltzak.

Hailemariam Desalegn lehen ministroak hilaren 3an jakinarazi zuen preso politikoak askatuko zituela "adiskidetze nazionala" errazteko, eta herenegun, berriz, gobernuak jakinarazi zuen Merera askatuko zuela eta beste 500 presoren aurkako akusazioak kenduko zituela.  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.