Libanoko Gobernuak emandako datu horietan hildakoen balantzea ezezik erasoetan zauritu diren pertsonena eta bere etxe utzi behar izan dutenena ere ageri dira. Zauritutakoak 3.243 direla jakinarazi du Libanoko Gobernuak, eta erasoen beldur etxetik alde egin behar izan dutenak 913.760 inguru direla adierazi du.
Gaur goizean hiru soldadu libanoar hil dira Israelgo Armadak Libano hegoaldean dagoen Iqlim al Tufah base militarraren kontra eginiko erasoan. Ez dute argitu hiru hildako hauek 841 horien barruan zenbatuak dauden ala ez.
Bestalde, israeldar bat hil da gaur Hezbolak jaurtitako kohete bat ondoan lehertu zaionean.Koheteak Saar kibbutz-ean egin du eztanda, Israelen eta Libanoren arteko mugatik sei kilometrotara.
200 kohete gutxienez Israelen aurka
Libanoko Hezbola milizia xiitak Al Manar telebista katean plazaratu duen ohar baten bidez baieztatu du bere ekintzaileek 200 katyusha misil jaurti dituztela Israel iparraldeko hainbat guneren aurka. Israelgo irrati publikoak adierazi duenez, kohete horietako bi Zisjordaniaraino iritsi dira. Irrati katearen arabera Sirian egindako koheteek Zisjordaniako Jenin hiria jo dute.
Hezbolaren eraso horien aurretik, Ehud Olmert Israelgo lehen ministroak Hezbolaren azpiegitura guztiak suntsitu dituztela ziurtatu du baina milizia xiitak berehala gezurtatu du baieztapen hori.
Bonbardaketak Palestinan ere
Bestalde, Condolezza Rice AEBetako Estatu idazkariak atzo adierazi zuenez “kanpaina militarra egun gutxitan amaitu behar da”. Simon Peres Israelgo lehen ministrordeak, berriz, Libanoko kainpaina militarrak “asteetan zehar” iraungo duela adierazi du:“ez dauka zentzurik su-etena ezartzea nazioarteko indarra sortu aurretik”.
Gauean Israelgo hegazkinek Hamasen egoitza bonbordatu dute Gazan. Israelgo Armadak adierazi duenez “palestinarrek egoitza hori erabiltzen dute armak saltzeko”. Iturri palestinarrek baieztatu dutenez eraikuntza suntsitu dute. Oraindik ez dago hildako edo zaurituen berririk.
Ekialde Hurbila
Orain arte 841 lagun hil dira Libanon Israelen erasoen ondorioz
Uztailaren 12an Israelen eta Libanoren artean sortutako gatazkaren balantzea egin du Libanoko Gobernuak. Emandako datuen arabera, 841 lagun hil dira erasoetan. Ehud Olmert Israelgo lehen ministroak Hezbolaren azpiegiturak suntsitu dituztela ziurtatu duen arren, Hezbolak informazio hori gezurtatu eta gutxienez 200 =ikatyusha=i kohete jaurti ditu Israel iparraldeko hirien aurka. Horietako bi, Zisjordaniaraino ailegatu direla jakinarazi du Israelgo irrati publikoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu