Ekialde Hurbila
Ordezkari israeldar eta palestinarren arteko bilera bertan behera utzi du Abu Alak, Israelek Rafan egin duen operazioa dela medio
Palestinako lehen ministro Ahmed Qureak –Abu Ala– gaur eguerdirako ordezkari israeldar eta palestinarrek egin behar zuten bilera bertan behera uztea erabaki du, israeldarrek azken egunetan Rafa errefuxiatu eremuan egin duten operazio militarra dela eta. Hasaan Abu Libde Abu Alaren aholkularia eta Dow Weisglass Israelgo Gobernuaren aholkularia gaur batzartzekoak ziren, baina Israelgo irrati publikoak PAN Palestinako Aginte Nazionaleko iturriak aipatuz adierazi duenez, bilera bertan behera gelditu da datarik zehaztu gabe.
Israelgo armadak gaur goizean amaitu du Rafa errefuxiatu eremu palestinarren azken egunetan egin duen operazio militarra. Okupazio horren ondorioz bederatzi palestinar hil dira, 50 baino geheigo zauritu dira eta palestinarrek 15 etxe zauritu dituzte, PANeko iturriek diotenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu