Gobernu aldaketa Espainian

Ordubete inguru iraun du Zapateroren eta Aznarren arteko bilerak

Goizeko hamarrak pasatxo zirela bukatu da Jose Maria Aznar Espainiako jarduneko presidenteak eta Jose Luis Rodriguez Zapatero presidentegaiak botere aldaketari buruz egin duten bilera. Beraz, ordubete inguru iraun du, baina oraingoz ez da jakin zehazki zertaz mintzatu diren. Ostegunean eta ostiralean egingo da Espainiako Gorteetan Rodriguez Zapatero lehendakari izendatzeko inbestidura saioa.

2004ko apirilaren 13a
11:01
Entzun
Bileraren eduki zehatzak ez dira zabaldu, baina gobernu aldaketa nola egin aztertu behar zuten Aznarrek eta Zapaterok.

Jarduneko Gobernuko iturriek agertu dute eguerdian egingo duela Aznarrek Ministro Kontseiluarekin azken bilera, eta zenbait erabaki arrunt hartuko direla batzar horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.