Nikaragua

Ortegak botoen bi heren eskuratu ditu lehen datuen arabera

Sandinistek laugarren agintaldia dute eskura.

2011ko azaroaren 7a
12:16
Entzun

Daniel Ortega Nikaraguako presidenteak irabazi egin ditu atzo egin ziren presidentetzarako hauteskundeak lehen datuen arabera. Botoen bi heren (%66,43)eskuratu ditu sandinisten hautagaiak, eta modu horretan laugarren agintaldiarekin sandinismoa boterean sendotu ahal izango du.

Fabio Gadea PLI oposizioko alderdiko buruak botoen %25,92 eskuratu ditu lehen datu horien arabera. Parte-hartzea %70ekoa izan da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.