Al Jazeera telebista kateak zabaldu duen bideo batean, eraso gehiago prestatzen ari dela eta horien berri laister izango dutela ohartarazi die gaur Osama Bin Laden Al Kaedako buruak: "Operazioak prestatzen ari dira eta laister izango duzue horien berri zuen etxeetan", zion Bin Ladenen ahotsak bideoan. Al Kaedako buruak, hala ere, su-etena eskaini die AEBei Afganistan eta Irak berreraiki ahal izateko.
Al Jazeera telebista kateak ez du azldu nola eskuratu duen bideoa eta ez dute ziurtatu ahotsa Bin Ladenena den ala ez. Al Kaedako buruaren ahotsa izango balitz, 2004ko abenduaz geroztik igortzen duen lehenengo mezua izango litzateke.
Nazioartea
Osama Bin Ladenek Al Kaeda eraso berriak prestatzen ari dela ohartarazi die AEBei
Osama Bin Laden Al Kaedako buruak eraso berriak prestatzen ari dela ohartarazi die gaur AEBei. Era berean, su-eten eskaintza ere egin die Bin Ladenek estatubatuarrei Al Jazeera telebista kateak zabaldu duen bideo batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu