Erabaki historikoa hartu zuen atzo gauean (bart goizaldea Euskal Herrian) AEBetako Kongresuak: Barack Obama presidentearen erreforma proposamena onartu, eta eta hango gizarte egituraren oinarrietako bat den osasun sistema aldatzeko bidean jarri du.
Larri ibili da Obama bere egitasmo nagusietako bat aurrera ateratzeko: Kongresuko kideetatik 219k bozkatu dute aldaketaren alde eta 212k aurka. Gainera, azken unera arte ez zegoen argi behar adina babes lortuko zuen. Ordezkari errepublikano guztiek kontra bozkatu dute, eta demokraten artean ere hainbat dira erreforma argi ikusten ez eta kontra bozkatu dutenak, 30 bat. Halaber, iritzi publikoaren sektore zabal bat agertu da erreforma asmoaren kontra, aurrera ateraz gero zergak asko igoko direla iritzita.
Aurretik, AEBetako beste presidente batzuk ere saiatu dira osasun sistema aldaltzen, baina beti atzera egin dute aurrean zituzten oztopoak ikusita. Obamak hauteskunde kanpainan agindu zuen agintera iritsiz gero osasun zerbitzuk unibertsalizatuko zituela, eta azken urtean horixe izan da AEBetako presidentearen egitasmo eta burukomin nagusia.
Funtsean, segurantza pribatuen gainean eraikita dago AEBetako osasun sistema, baina arazo ekonomikoak zein osasun arlokoak dituztelako 30 milioi lagun zerbitzu horiek jasotzeko aukerarik gabe bizi dira. Hain zuzen ere, sarea lagun horien guztiengana zabaltzea eta helaraztea da erreformaren helburua.
AEB
Osasun sistemaren erreforma aurrera ateratzea lortu du Obamak
Egun osasun zerbitzuen saretik kanpo daude 30 milioi estatubatuar, eta guzti horiei arlo horretako babesa bermatzea da aldaketa historikoaren helburua. Ozta-ozta atera du aurrera lege egitasmoa Kongresuan AEBetako presidenteak, 219 ordezkarik bozkatu baitute alde eta 212k aurka. Azken urtean Obamaren lehentasuna izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu