Osborne 16 aldiz bildu da News Corpeko buruekin
LONDRES. Entzuketen kasua dela eta, George Osborne Erresuma Batuko Ekonomia ministroak gardentasunez jokatu nahi izan du. Hala, News Corporationeko exekutiboekin hamasei aldiz bildu dela adierazi du, baita Rupert Murdochekin berarekin ere. Osbornek aholkatu zion David Cameron lehen ministroari Andy Coulson kontratatzeko. Coulson entzuketen auziagatik atxilotu zuten aurreko astean; orain baldintzapeko askatasunean dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu