Mundua

"Oso laster" Pakistanera itzuliko dela iragarri du Bhutto lehen ministro ohiak

Pevez Musharraf egungo erregimen militarreko buruzagiarekin harremanetan da, demokrazia parlamentarioa abian jartzeko. Akordiorik ezean ere, itzuli egingo dela esan du Londresen, erbestean.

2007ko irailaren 1a
16:37
Entzun
Benazir Bhutto Pakistango lehen ministro ohi eta Pakistango Herri Alderdiko buruzagiak "oso laster" Pakistanera itzuliko dela iragarri du. Data zehatzik ez du eman, baina irailaren 14an jakinaraziko duela agertu du.

Londresen,PakistangoHerri Alderdiko beste buruzagiekin bilera egin du Bhuttok, eta horren ondoren eman die albistea komunikabideei.

1999an Pervez Musharraf armadaburuak Nawaz Sharif orduko lehen ministroaren aurka estatu kolpea eman zuenetik militarrak daude agintean Pakistanen, Musharraf bera buru dela. Erregimen hori bertan behera utzi, eta demokrazia parlamentariorako urratsa egiteko prest agertu da Musharraf. Horretarako, Bhuttorekin negoziatzen ari da Musharraf, berak presidente kargua hartu eta Bhutto lehen ministro izendatzeko.

Oraingoz akordiorik ez dagoela esan du lehen ministro ohiak, baina, hala ere, erbestetik itzuli egingo dela Pakistanera.

Pakistanek independentzia lortu zuenetik, etengabe tartekatu dira demokratzia parlamentarioa eta erregimen militarrak. Bhuttoren zein haren aurkari politiko Nawaz Sharifen gobernuek ustelkeria aferekin zerikusia izan zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.