Mundua

"Oso ondo" dagoela ziurtatu du Castrok irratian, Hugo Chavezen saioan

Ia ordu erdi iraun du Kubako eta Venezuelako agintari nagusien arteko zuzeneko elkarrizketak. Gero eta indartsuago dagoela nabarmendu du Castrok.

2007ko otsailaren 28a
18:18
Entzun
Hugo Chavez Venezuelako presidentearen Alo, presidente saioan zuzenean sartu zen atzo arratsean (bart goizaldea Euskal Herrian) Fidel Castro Kubako agintari nagusia. Jakina denez, joan den uztailetik gaixorik dago Castro, eta behin-behinekoz Raul anaiaren esku utzita dauka presidentetza. Gaixo zegoela jakinarazi zenetik Kubako Gobernuak xehetasun gutxi eman ditu Castroren egoeraren bilakaeraz, eta jendaurreko agerraldiak ere eskasak izan dira.

Bart goizaldean ia ordu erdiz aritu da zuzenean irratian, Hugo Chavezekin solasean. "Oso ondo" dagoela azpimarratu du Kubako presidenteak, "ondo eta pozik". "Ondo sentitzen naiz eta pozik nago. Ezin dizut agindu laster horra [Venezuelara] joango naizela, baina hobetuz noa. Energia eta indar gehiagorekin sentitzen naiz", esan du.

Castroren azkeneko irudiak urtarrilaren 30ean zabaldu zituen Kubako telebistak, hain zuzen ere, Chavezek egin zion bisita batean hartutakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.