Nazio Batuen Erakundeak ohartarazi du erietxe eta ospitaleen aurka "nahita" erasotzea, "gerra krimena" dela. "Oraindik ez dago argi atzoko erasoaldia nahita egindakoa izan ote zen; baina halako gertakariak ugaritzen ari direla ikusita, gaixo eta eriak babesteko lanean huts egin dugula pentsa liteke".
Atzo lau erietxe bonbardatu zituzten Sirian eta gutxienez 50 pertsona hil, tartean, Mugarik Gabeko Medikuek Idliben duten erietxe bat.