tunisia

Ostegunean bere buruari su eman zion tunisiarra hil egin da

42 urteko gizona langabezian zegoen eta bere lan egoera salatzeko egin zuen ekimena. Antzekoa gertatu zen 2010eko abenduan, eta gobernuaren aurkako protesta handiak piztu ziren.

2012ko urtarrilaren 10a
13:16
Entzun

Lehengo ostegunean Gafsan (Tunisia) bere buruari su eman zion gizonezko tunisiarra hil egin da, Barne Ministerioak esan duenez. Langabezian zegoen gizona eta bere lan egoera salatzeko egin zuen protesta ekimena, gobernuak eskualde hartan duen egoitzaren atarian.

Erredura larriekin eraman zuten erietxera, eta atzo zendu zen.

Hildakoak —Ammar Garsala— 42 urte zituen, eta hiru seme-alaba zeuzkan.

2010eko abenduan Mohamed Buazizi 26 urteko gazteak lan arazoengatik bere buruari su eman ondoren —hil egin zen geroago—, gobernuaren kontrako protesta handiak piztu ziren, eta Ben Ali presidenteak iazko urtarrilaren 14an Tunisia utzi egin behar izan zuen.

Dena dela, erregimena bukatu arren, arazo ekonomiko eta sozialak ez dira amaitu.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.