Mundua

Ostiralean hil zen arren, Steinmanek Nobel saria jasoko du

Osloko akademiak araudia hautsi eta hildako bati saria ematea erabaki du.

2011ko urriaren 4a
12:40
Entzun

Egoera zailean zegoen Nobel sariak ematen dituen batzordea, atzo jakin ostean Medikuntza Nobel saria jaso duen zientzialarietako bat ostiralean hil zela. Sarien araudiaren arabera, ezin da hildakorik saritu. Azkenean, ordea, batzordeak Ralph Steinman kanadiarra saritzea erabaki du, ostiralean hil zen arren.

Atzo eman zioten Medikuntzaren arloko saria Steinmani, Jules Hoffmann eta Bruce Beutlerrekin batera, immunologian egindako lanagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.