Irudia. Lledoners
Otegik kartzelara lagundu ditu presoak
Arnaldo Otegi EH Bildu koalizio subiranistaren koordinatzaile nagusiak Kataluniako politikari independentista presoak Lledonersko kartzelara (Katalunia) lagundu zituen atzo, 21:00etan. Aurrez, Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidente ohiarekin bildu zen, eta gero Oriol Junqueras Kataluniako presidenteorde ohiaren herrira joan zen, Sant Vicenç dels Hortsera. Handik espetxerako bidea Junquerasekin egin zuen, auto berean; koalizio subiranistaren arabera, kartzelara itzuli aurretik «giro onean» egon ziren denak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu