Urtarrilaren 8rako zeuden iragarrita Pakistango Legebiltzarrerako hauteskundeak, baina Benazir Bhutto PPP Pakistango Herriaren Alderdiaren buruzagi eta oposizioko buruaren hilketa dela-eta, Hauteskunde Batzordeak otsailaren 18ra atzeratu ditu. Bozak 8an egiteko baldintzak ez direla egokiak dio batzordeak. Atentatuaren osteko protestetan Sindh eskualdean hautes bulegoak-eta suntsitu dituztela esan du, kasu.
Qazi Muhammad Farooq batzordeko presidenteak jakinarazi du erabakia, Islamabad, prentsarreukoan.
Ostegunean hil zuten Bhutto. PPPk asteburuan haren semea -19 urte- eta alarguna hautatu ditu alderdiko buru. Hauteskundeetan izango direla jakinarazi dute eta "boikotik ez" dela komeni. Aldiz, Nawaz Sharif lehen ministro ohiaren Liga Musulmana alderdiak -oposiziokoa- esana du ez duela parte hartuko bozetan.
Mundua
Otsailaren 18ra atzeratu dituzte Pakistango hauteskundeak
Urtarrilaren 8rako zeuden iragarrita Legebiltzarrerako bozak, baina Bhuttoren kontrako atentatuarengatik baldintzak egokiak ez direla iritzi dio Hauteskunde Batzordeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu