MunDUA

Ozeano Atlantikoan Air Franceko hegazkinarekin lotura izan dezakeen geldikinak aurkitu dituzte

Brasilgo kostatik 650 kilometrotara erregai orbanak ikusi dituzte, baita hainbat aulki ere. 228 lagun zeramatzan denera Frantziako konpainiaren airekoak, eta atzotik Ozeano Atlantikoan galduta dago. Rio de Janeirotik irten zen herenegun arratsaldean eta atzo goizean zen iristekoa Parisera. Itsasoan ari dira bilatze lanetan.

2009ko ekainaren 2a
19:03
Entzun
Atzotik galduta dagoen hegazkinarekin zerikusia izan dezakeen geldikinak aurkitu dituzte Brasilgo Aire Zerbitzuek haien kostatik 650 kilometrotara. Eserlekuak, buia bat, tanbor bat eta kolore txuriko hainbat metal zati aurkitu dituzte. Erregaia orbanak ere ikusi dituzte itsasoan. Hegazkinaren identifikazioren bat daukan pieza bat eskuratu arte ez dute zehaztuko geldikin horiek atzo desagertutako airekoarenak diren ala ez.

TAM Brasilgo aire konpainiako pilotu batek Ozeano Atlantikoaren erdian "gune laranjak" ikusi zituela dio adierazi du.

Rio de Janeiro eta Paris arteko bidea egiten ari den hegazkina -Air France konpainiaren Airbus 300-200 motakoa-, 228 lagun zeramatzan denera, eta atzo goizetik galduta dago. Itsasoan dabiltza bila, hegazkinekin-eta.

Francois Brousse Air Franceko komunikazio zuzendariak zioen hegazkina tximista batek jo zuela uste dutela. Air Francek adierazi zuenez, "4:14ak aldera turbulentzia handiko gunea igaro du hegazkinak, eta ondoren zirkuitu elektrikoan matxura izan dutela ohartaraziz abisua eman digute pilotuek".

Une hartan hamar mila metrora zihoan hegazkina. Hegazkinaren azken arrastoa Senegalgo aire estazioko radarrek jaso zuten.

Herenegun irten zen hegazkina Rio de Janeirotik (Brasil). 19:00etan, eta Parisko Charles de Gaulle aireportuan 11:10ean lurreratzekoa zen. 216 bidaiari -horien artean, zazpi haur eta jaioberri bat- eta hamabi eskifaiako kide zihoazen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.