mundua

Ozeano Atlantikora erori zen hegazkineko bidaiarien lehen gorpuak aurkitu dituztela jakinarazi du Brasilek

216 bidaiari zihoazen airekoan -horien artean, zazpi haur eta jaioberri bat- eta hamabi eskifaiako kide. Rio de Janeiro eta Paris arteko bidea egiten ari zen hegazkina -Air France konpainiaren Airbus 300-200 motakoa-.

2009ko ekainaren 6a
19:07
Entzun
Pasa astelehenean Ozeano Atlantikora erori zen hegazkineko bidaiarien lehen gorpuak uretatik ateratzen ari direla jakinarazi du Brasilek. Orain arte, hegazkinaren zatiak soilik aurkitu zituzten itsasoan.

Rio de Janeiro (Brasil) eta Paris arteko bidea egiten ari zen hegazkina -Air France konpainiaren Airbus 300-200 motakoa-, 216 bidaiari -horien artean, zazpi haur eta jaioberri bat- eta hamabi eskifaiako kide zihoazen.

Francois Brousse Air Franceko komunikazio zuzendariak zioen hegazkina tximista batek jo zuela uste dutela. Air Francek adierazi zuenez, "4:14ak aldera turbulentzia handiko gunea igaro du hegazkinak, eta ondoren zirkuitu elektrikoan matxura izan dutela ohartaraziz abisua eman digute pilotuek".

Une hartan hamar mila metrora zihoan hegazkina. Hegazkinaren azken arrastoa Senegalgo aire estazioko radarrek jaso zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.