OZTOPOAK TREN NUKLEARRAREN BIDEAN
Frantziatik joan den ostiralean abiaturik, atzo goizean iritsi zen Alemaniako Dannenberg geltokira 123 tona hondakin nuklear garraiatzen zituen trena. Bidean, bi herrialdeetako nuklearren aurkako manifestariekin egin du topo. Hala, igande gau osoan, trena geldituta egon zen Dannenbergeko geltokitik hogei kilometrora, 3.000 manifestari inguru jarri zirelarik burdinbide gainean. Poliziak horietatik asko banan-banan kendu behar izan zituen trenbidetik. Iturri ofizialen arabera, hainbat lagun zauritu ziren segurtasun indarren eta manifestarien arteko liskarretan. Argazkian, ekologistak Gorlebengo biltegira daraman errepidea ixten, atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu