P KALEDONIA BERRIA . Elkar aditzea, negar gasean itoa

2003ko uztailaren 27a
00:00
Entzun
Kaledonia Berrian egin duen egonaldiaren azken egunean,«elkar aditze eta elkarrizketatze» girotik urrun geratu zen Chirac. Ostiralean, FLNKS Kanak eta Sozialista Nazio Askapenerako Frontea batasun abertzaleak kontrolatzen duen iparraldea bisitatu zuen. Alabaina, FLNKSren batasunaren baino barne tirabiren agerraldi izan zen. Izan ere, Paul Neaoutyne FLNKSko osagai Palikako (Kanak Askatasunerako Alderdia) buru eta iparraldeko lurraldeko presidenteak Chiraci harrera beroa egiten zion unean bertan, FLNKSko beste osagai bat den UC Kaledoniar Batasunak eta USTKE Kanak eta Abusatutako Langileen Batzorde Sindikalak egindako deiari erantzunda, 500 lagunek protestaldi bizia egin zuten Kone hiri nagusian. Jendarmeek negar gasa bota zieten, Chiracengana ez hurbiltzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.