PAE hilaren 27an joango da NBEren Batzar Nagusira onarpen eske
Mahmud Abbasek jakinarazi duenez, PAE Palestina Askatzeko Erakundea hilaren 27an joango da NBE Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusira. Palestina NBEko kide ez den estatu behatzailetzat onartzea eskatuko du han. Barack Obamak PAEri eskatu zion AEBetako hauteskundeak egin arte itxoiteko. Abbasen arabera, «bi aukera zail» zituzten: «Bata, joatea, eta badakigu zer helduko zaigun gero», esan du, AEBek zigorrak ezartzeko aukerarengatik. «Bestea, ez joatea, eta ezertarako gaitasunik ez dugula ondorioztatzea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu