NATOko gobernuburuek Pakistani aliantzako konboiei herrialdetik igarotzen uzteko eskatu diote, Afganistango tropei materiala helarazteko. NATOk Pakistango armadako 24 soldadu hil zituen iazko azaroan, eta Islamabadek AEBekin eta NATOrekin harremanak eten zituen orduan. Horrez gain, bere herrialdetik igarotzea debekatu zien Aliantzaren konboiei. Atzo, baina, Asif Ali Zardari presidenteak akordio batera ailegatzeko prest dagoela jakinarazi zien NATOko gobernuburuei.
Azken unean gonbidatu dute Zardari NATOren goi bilerara, eta Pakistango presidentea Chicagora joan bada ere, ez da bildu NATOko buruzagiekin. Hillary Clinton AEBetako estatu idazkariarekin elkartu zen herenegun, eta Etxe Zuriko iturriek adierazi dute akordioa lortzeko «bide onetik» doazela.
Pakistanen eta AEBen arteko harremana gaiztotuta dago NATOren erasoaz geroztik. Horrez gain, Washingtonek maiz leporatu izan dio Islamabadi ISI informazio zerbitzuek Afganistango matxinoei babesa ematea, azken honek salaketak ukatzen dituen bitartean
Pakistan NATOrekin akordio bat sinatzeko prest agertu da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu