Pakistanek 215 lagun exekutatu ditu epaitzeke

2011ko azaroaren 12a
00:00
Entzun
NUEVA DELHI. Iragan ekainaren 10az geroztik 215 pertsona exekutatu dituzte Pakistanen, aldez aurretik epaitu gabe. Asiako Giza Eskubideen Batzordeak gobernuaren kontrol falta salatu du. Haien hitzetan, azken hilabetean bederatzi lagunen gorpuak aurkitu dituzte Balutxistanen —independentzia mugimenduek indar handia dute eremu horretan—, tortura zantzuak eta tiroak zituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.