MUNDUA

Pakistanek 30 taliban hil ditu

Armadak jakinarazi du aire erasoa egin duela Afganistango mugaren inguruan, talibanak gordetzen direlakoan. Urritik ari da erasoak egiten leku hartan.

2010eko otsailaren 20a
12:50
Entzun
Pakistango armadak 30 taliban inguru hil dituela jakinarazi du. Ohar bidez, armadak jakinarazi du Waziristan eskualdearen hegoaldean aire erasoa egin duela, inguru hartako mendietan talibanak ezkutatuta egon daitezkeelakoan.

Inguru hura talibanen kontrolpean dago oraindik ere, eta Pakistango armada erasoaldia egiten ari da iragan urriaz geroztik. Waziristan hegoaldean bai, baina erasoaldia ez du iparraldera zabaldu nahi Pakistango Gobernuak. AEBek hori eskatzen diote, han ere talibanak daudela argudiatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.