Pakistanek Bin Ladenen berri zuela dio Wikileaksek
ISLAMABAD. Wikileaks Stratford enpresa estatubatuarraren artxibategiak ematen ari da argitara, eta Pakistango zerbitzu sekretuek Osama Bin Laden Al-Qaedako burua han zela bazekitela kaleratu du. Han geratzeko zeukan akordioaren berri ere eman du. Informazio zerbitzuek, berriz, ukatu egin dute, esanez, «sinesgarritasunik ez» duela filtrazioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu