Pakistanek ez dio eraso egingo Red Hakkaniri, AEBek hala eskatu arren

Jusuf Raza Guilani lehen ministroak New Yorketik etxera itzultzeko agindu dio Atzerri ministroari

Erredakzioa
2011ko irailaren 27a
00:00
Entzun
AEB Ameriketako Estatu Batuek egindako presioa alde batera utzi, eta Red Hakkani taldearen aurka ez duela erasorik egingo jakinarazi du Pakistanek. Afganistan ekialdeko talde armaturik aktiboena da Red Hakkani, eta bi herrialdeen arteko Ipar Uaziristan eskualdean babesten dira haren kideak. Washingtonen ustez, talde horrek egin zion eraso Kabulen AEB Ameriketako Estatu Batuen enbaxadari joan den irailaren 13an.

Iragan ostegunean Pakistango informazio zerbitzuaren eta Red Hakkaniren artean loturak daudela salatu zuen Mike MullenAEBetako armadako buruak, eta gero eta tentsio handiagoa dago bi herrialdeen artean. Atzo, esaterako, Jusuf Raza Guilani Pakistango lehen ministroak New Yorketik berehala bueltatzeko agindu zion Hina Rabbani Khar Atzerri ministroari.

Aliatua galtzeko arriskua

NBE Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusian hitzaldia emango du gaur Kharrek New Yorken, eta segituan hartuko du hegazkina Islamabaderantz. Hala ere, bueltatu aurretik, egoeraren larritasunaz jabetzeko eskatu die AEBei: «Aliatu bat galtzeko arriskuan zaudete».

Bi herrialdeen arteko harremana iragan maiatzean hasi zen gaiztotzen, estatubatuarrek Osama Bin Laden Abbottabaden hil zutenean. Washingtonek ez zion erasoaren berri eman Islamabadi azken unera arte; gainera,AEBek joko bikoitza egitea leporatzen diote Pakistani.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.