Mundua

Pakistanek Gilani PPPko kidea aukeratu du lehen ministro

Benazir Bhutto zenaren alderdiko ordezkariak 342 botoetatik 264 jaso ditu gaur. Urte bukaeratik atxilotuta dauden epaile denak askatzeko agindu du.

2008ko martxoaren 24a
17:26
Entzun
Pakistango Batzar Nazionalak Yusaf Raza Gilani aukeratu du gaur lehen ministro. Benazir Bhutto zenaren PPP Pakistango Herriaren Alderdiko kidea da Gilani, eta 342 botoetatik 264 jaso ditu.

Chaudhry Pervez ElahiPML-Q Pakistango Musulmanen Liga-Qaid-e-Azameko ordezkaria zen haren kontrarioa -Pervez Musharraf presidentea babesten du alderdi horrek-, eta 42 boto bildu ditu.

Oposizioko beste alderdi nagusiak -lehen ministro ohi Nawaz Sharifen PML-Nek- PPPrekin akordioa hitzartuta zuen gaurko bozketarako, babesa eman eta gero gobernua osatzeko.

Gilanik, lehen neurri gisa, urte bukaeratik atxilotuta dauden epaileak askatzeko agindu du. Musharrafek azaroaren 3an salbuespen egoera ezarri zuen Pakistanen eta, besteak beste, 60 epaile baino gehiago atzeman zituzten.

Bhutto lehen ministro izandakoa abenduan hil zuten, atentatuan, eta haren alargun Asif Ali Zardarik eta bion seme Bilawalek gidatzen dute PPP harrezkero. Otsailaren 18an alderdi hori izan zen Pakistango Legebiltzarreko hauteskundeetako irabazlea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.