pakistan

Pakistanek 'terrorismoaren kontrako' lege bat onartu du

Segurtasun indarrek botere gehiago izango dute. Ekintzaile eta politikari ugari legearen aurka agertu dira.

2014ko uztailaren 3a
07:39
Entzun

Legearen arabera, poliziek aukera izango dute ustezko terroristei tiro egiteko. Horrez gain, susmagarriak direnak atxilotu ahal izango dituzte galdekatuak izateko, eta 60 egunez eduki ahal izango dituzte kargurik gabe.

Gainera, presoak sekretupean edukitzea ahalbidetzen die legeak, eta epailearen agindurik gabe miaketak egin ahalko ditu Poliziak.

Parlamentuak lege proiektua onartu ondoren, presidenteak sinatu beharko du orain. 1997tik indarrean dagoen legea ordezkatuko du.

Oposizioa kritiko agertu da neurriarekin, baita hainbat eragile eta giza eskubideen aldeko ekintzaile ere. Fawad Chaudhry Pakistango Herriaren Alderdiko prentsa aholkulariak dioenez, orain arte legea ez da behar bezala aplikatu, eta berriaren gainean ere zalantza agertu du. "Legearen onarpena ez da arazoa. Arazoa ezarpena da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.