Irailaren 11ko atentatua
Pakistanek ukatu egin du Bin Laden atxilotu dutenik
Pakistango armadako buru Shaukat Sultanen erabat ukatu du Osama Bin Laden Al-Kaedako burua atxilotu dutenik, Irango irrati publikoak gaur zabaldu duen berria gezurtatuz. "Informazio hori ez da zuzena. Ez dago Bin Ladenen atxiloketari buruzko inolako txostenik", zehaztu du Pakistango Kanpo Arazoetarako ministro Masood Janek. Iraneko irrati publikoak pastun hizkuntza zabaldu du Al-Kaedako burua Pakistango herrixka batean atzeman dutela.
Irango irrati publikoaren arabera, denbora da Osama Bin Laden atxilotu zutela, "baina AEBetako presidente George W. Bushek hauteskunde garaira arte ez du berria zabalduko". AEBetako Defentsa ministro Donald Rumsfeld herenegun Pakistanen izan zela nabarmendu du irratiak, Bin Ladenen atxiloketaren inguruan informazioa izateko. Irrati horrek Irango Irni berri agentziaren adierazi dio atxiloketa horren berri Peshawarreko (Pakistango hiriburua) iturri "oso fidagarrietatik" jakin dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu